Euskera ~ Historioa

DSC_7504Negueira de Muñiz Navia ibaiaren bailaran kokatzen den udalerria da, hiri haundietatik nahiko urrundua. Udala osatzen duten herrixkek aranean altura ezberdinetan bananduta daude eta 50.eko hamarkadan Salimeko urtegia eraikiz gero, herrixka batzuek guztiz isolaturik gelditu ziren.

Hau gertatu baino lehen aran hauetan topatu al ziren aberastazunak ainitzak ziren:ingurune naturala,eraikin gogorrak,baratz ugari,fruitu zuhaitzak,ardoa,sagardoa, aberezaintza,gaiztaninondoak,eztia… guzti hontan
oinarritzen zen bizilagunen egunerokotasuna,eta hauetan udala mila pertsonaz osatua izatera ailegatu zen.

Aurretiaz atzerrira jundako jendeaz eta guda zibilaz gain, Salimeko urtegiaren ondorioz gertatutako isolamenduak herrixka hauek utzik laga zituen, biztanleriak beste toki batzuetan bilatu behar izan zituzten beraien ekonomiak aurrera eramateko moduak.

Urte askoren ondoren, 70.eko hamarkadaren amaieran, gudaostean Makiekin ibilitako pertsona bati esker,pentsakera anarkista zuten gazte talde bat
etorri zen aran hauetan elkarrekin bizitzera. Horrela pixkanaka-pixkanaka baratzak, etxeak, herriak eta mendien erabilera berrezkuratzen hasi ziren.
Egoera hau, oraindik ere irauten duen istorio baten hasiera da.

Garai haietatik hona ia 40 urte pasa dira, eta herrixka hauetako bizitza,beste leku guztietan bezala bere garapen eta eraldatzeak izan ditu,batzuetan biztanleria asko izan zen, betetan herrixkak ia utzik gelditu ziren. Zorionez une hauetan pertsona kopurua handitzen hari da, gero eta
jende gehiago elkartu gara, elkarrekin proiektu ezberdinak aurrera eramateko asmoz.

Hain zuzen, Negueira de Muñiz udalerriaren izena Jose Antoni Muñiz-en omenez da, Ameriketara joan eta itzulitako gizon honek, Galizia herriaren kontzientzia landu zuen, kultura eta hizkuntzaren beharrak nabarmenduz.
Hauek oinarritzat hartuz kudeaketa eta autonomia sustatu zituen bere auzokideekin batera, Vilarreko eskolaren aldeko eraikitze eta sortzean.

Duela ehun urteko ideak berrezkuratuz, eskola zaharra konpontzeko asmoarekin landu dugu proiektu hau. Eraikin hau konpontzeak bertan bizi garenentzat hezkuntza eta topaketa leku bat izateko aukera paregabea suposatzen du.